Gipuzkoa Foru aldundiak diru laguntza programa bat argitaratu du; programa honen helburua da finantzatzea enpresa txikiek telelana egiteko behar diren ekipamenduak eta elementuak erosteko egin dituzten gastuak edo laster egingo dituztenak, enpresa-jarduera mantentzearren, asko eragin baitiote pandemiaren hedapena ekiditeko hartutako neurriek.
ENTITE ONURADUNAK:
Enpresa txikiak, autonomo gisa aritzen diren pertsonak barne, 50 langile baino gutxiago dituztenak.
DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN GASTUAK:
Telelana ahalbidetzeko egindako gastuak, hala nola PCak, ordenagailu eramangarriak, web kamerak, mikrofonoak, bideokonferentzia egiteko sistemak, software ofimatikoa, segurtasun informatikorako elementuak eta kasu bakoitzerako bereziak izan daitezkeen beste batzuk, prestakuntza edo aholkularitza gastuak barne.
Diruz lagungarriak izango dira enpresako langileren baten izenean agertzen diren gastuak, baldin eta deialdi hau indarrean jarri aurretik egin badira, eta, ondoren, enpresak ordainketa zuritzen badu.
DIRULAGUNTZEN PORTZENTAJEA ETA GEHIENEKO ZENBATEKOA:
Egin den edo egingo den gastuaren % 100 diruz lagunduko da, Balio Erantsiaren gaineko Zergarik gabe, gehienez 4.000 € enpresa bakoitzeko.
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA:
Apirilaren 3an hasiko da eta 2020ko urriaren 15ean bukatuko da, edo, aurrekontua agortzen bada, lehenago.