SAN SEBASTIÁN SHOPS-ek, elkarte kideekin batera, #DONOSTIAMARKET2020 ekimenean parte hartzera animatzen zaitu hiriko saltokiak bultzatzeko, salgaiak saltoki bakoitzaren kanpoaldean ikusgarri jarrita.
ZERTAN DATZA AZOKA?
Salgaiak kalean erakutsi eta saltzea da asmoa. Parte hartuko duten saltokiek dendaren aurrean salgaiak erakusteko aukera izango dute, produktuak kontsumitzaileei hurbiltzeko helburuz. Saltoki parte-hartzaileei A3 tamainako kartel bereizgarria emango zaie, ekimenaren elementu identifikatzailea izango dena.
Plataformak Azoka iragartzeko kanpaina handia egingo du komunikabideetan, esaterako, prentsan eta irratian.
Aurten, jabari eta erabilera publikoko espazioen okupazioari buruzko araudi berria indarrean jarri denez, San Sebastián Shops-en mota horretako jarduerak bultzatu nahi ditugu, eta, beraz, 2020 honetan, lau #DONOSTIAMARKET azoka egingo ditugu.
NOIZ?
Martxoaren 19tik 22ra.
Uztailaren 3tik 5era.
Irailaren 18tik 20ra.
Azaroaren 20tik 22ra.
Aurrerago emango dizuegu deialdion berri.
NORK HAR DEZAKE PARTE?
Hiriko edozein auzoko saltoki guztiek.
SALTOKI ONENAREN SARIA
Aurten, salgaiak modurik original eta landuenean erakusgai jartzen dituen saltokiari sari bat emango zaio. Parte hartzeko, saltokiaren kanpoaldeari argazkia atera, formatu etzanean, eta info@sansebastianshop.com posta-helbidera bidali beharko da martxoaren 29a baino lehen. Martxoaren 31n jakinaraziko da irabazlea.
Irabazleak jasoko duen saria Gabonetan saltokiaren kanpoaldea apaintzeko proiektu bat izango da.