Espainiako Gobernuko Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioak Merkataritza Konektatua plataforma jarri zuen martxan. Plataforma hori tokiko merkataritzaren lehiakortasuna eta eraldaketa digitala bultzatzeko sortu zen, prestakuntza- eta informazio-beharrei erantzunez, Administrazioarekin bi norabideko harremana indartuz eta saltokiek elkarren artean harremanak izan ditzaten komunitateak sortuz.
Hobeto ezagutu dezazun, informazio-saioak jarri dituzte abian, eta horietan azalduko dizute zer den konektatutako merkataritza eta nola lagun zaitzakeen zure zalantzak argitzeaz gain.
Interesa baduzu, harremanetan jarri behar duzu atencioncomercioconectado@economia.gob.es helbidearen bidez, zuen prestasuna adieraziz, eta haiek arduratuko dira gainerako guztiaz.