San Sebastian Shop-etik 5/2020 Foru Dekretu-Araua, maiatzaren 26koa, Covid-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondoren ekonomia suspertzeko koiunturazko zerga arloko neurriei buruzko argitalpenaz informatzen dizuegu.
Neurri fiskal desberdinak dira, kalteberatasun handieneko zergadunak babestea dute helburu nagusi, hala nola pertsona fisikoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak.
Beste neurrien artean, txikizkako merkataritzaren eraldaketa digitalerako kenkaria dago, beharkizunak betetzen dituztenak, digitalki eraldatu eta merkataritza elektronikoa ezartzeko 2020an egindako gastu eta inbertsioen 100eko 30eko kenkaria egin ahal izango dute.