San Sebastian Shops-etik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuarekin, Naturklimarekin eta Gipuzkoa Merkatariekin lankidetzan, Dendaturen Hileroko Buletina bidaltzen dizugu, zure negozioaren iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra bultzatzeko eta sustatzeko azken nobedadeak ezagutzeko.
MIKEL ARANBURU ARTEA ETA GRABATUA
Donostiako Gros auzoko Colon pasealekuko 11. zenbakian dago. Eskuz egindako pieza paregabeak sortzen dituen tailer-denda da. Horiek guztiak itsas munduarekin lotuta daude, eta metal birziklatuarekin egiten dira. Elementu apaingarriak edo osagarriak dira, hala nola lepokoak, paparrekoak eta 1992tik eskuz egiten diren bitxigintzako grabatuak.
- ETORKIZUNA ERAIKIZ. Proiektu horiek, nahitaez, honako erronka hauei erantzun behar diete elkarlanean eta osagai berritzaile batekin: Gipuzkoa kohesionatua, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna, lurralde-oreka berdea, administrazio publikoen eraldaketa, nazioarteko esperientzien ikaskuntza, edo berrikuntza ez-teknologikoa sustatzea.
- OINARRI ARAUTZAILEAK ETA 2023ko DEIALDIA, GIPUZKOAKO HERRITARREN ETA PYRENEES-ATLANTIQUES-EN ARTEAN LOTURAK SORTZEN LAGUN DEZAKETEN MUGAZ GAINDIKO PROIEKTUAK FINANTZATZEKO, ETORKIZUNA ERAIKIZ EKIMENAREN ESPARRUAN.
- BIZITEGI-SEKTOREAN ENERGIA BERRIZTAGARRIAK EZARTZEKO BIDERAGARRITASUN-AZTERKETAK EGITEKO ETA MERKATARITZA ETA BANAKETA SEKTOREAN (EEE) ENERGIA-ERAGINKORTASUNERAKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZEN PROGRAMA.
- HAZINNOVA 2023. Hazinnova laguntza-programaren helburua da enpresei laguntzea beren erakundeetan berrikuntza ez-teknologikoko proiektu txikiak abian jartzen.
- DESSO «CARPETS» (Herbehereak). Konpainiak moketak osatzen dituzten lauzen osagaiak bereizten ditu. Egoera ezin hobean dauden zatiak moketen produkzio-prozesuan (birmanufaktura) sartzen dira berriro, eta hondatuenak beste konpainia batzuei saltzen zaizkie bigarren mailako lehengai gisa.
- STEEL CASE (Madril). Bulegoko altzariak fabrikatzen dituen konpainia honek bere altzariak itzultzeko zerbitzua eskaintzen du, altzariak emateko, birsaltzeko edo birziklatzeko.
- MERCADONA (Valentzia). Valentziako banaketa-kateak Pamesa Ceramicak emandako zeramika ekoizteko soberakinak haragiaren eta arrainaren sekzioak apaintzen dituzten mural bihurtzen ditu. Mural horiek adimen-desgaitasuna duten pertsonek egiten dituzte, trenkadaren teknika erabiliz.
- GK Green Fashion-ek ehungintza-industria eraldatzeko bideak jorratzen ditu nazioko eta nazioarteko adituekin.
- Aldundiak isurien eta plastikoaren gaineko zergak arautzen dituzten arauak onartu ditu, ontzi eta tresna kutsagarrien kontrako gurutzadan beste urrats bat eginez.
- Klima-aldaketaren aurkako neurriak hartzen dituzten Euskadiko enpresentzako zerga-pizgarriak.