San Sebastian Shopsetik Donostia Sustapenaren DIGITAL DENDAK programaren berri ematen dizugu. Donostiako saltokietan tresna digitalen sarbidea eta erabilera erraztea helburu duen ekimena. Helburua da laguntza pertsonala eta indibidualizatua izatea, zure negozioarentzat egokienak diren soluzio digitalei dagokienez zure beharrak identifikatzeko eta, gainera, horiek martxan jartzen laguntzeko.
Konponbide digital horiek kudeatzeko ezagutza eta gaitasun digitalak eskuratu ahal izateko beharrezkoak diren prestakuntza-ekintzak ere biltzen ditu programak.
Hiru gai-arlo landuko dira:
- Marketin digitala.
- Datuen analisia.
- Online salmenta.
Programa DOAKOA da. Zure negozioa hobetzeko, tresna digitalak erabiltzen ikasteko eta ezagutza eta gaitasun berriak eskuratzeko interesa baduzu, eman izena DIGITAL DENDAKen.
IZENA EMATEKO EPEA
Izena emateko epea otsailaren 1ean amaitzen da.
OHARRA: Aholkularitza hobea eskaintzeko eta eraldaketa digitalari dagokionez zure negozioaren egoera aldez aurretik ezagutzeko, “aurrediagnostikoari” buruzko galdetegi laburra betetzea da onena.
Argibide eta kontsulta gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan (943090938).