San Sebastian Shops-etik Donostiako Sustapenak atera duen laguntza-lerro berri baten berri ematen dizugu; hiriko merkataritzaren enpresa eta pertsona autonomoen eraldaketa digitala sustatuko duten soluzio eta tresna digitalen ezarpena bultzatzeko, beraien lehiakortasun-dimentsioa hobetzeko.. Laguntza-programa Donostiako Sustapenaren ekonomia suspertzeko planaren (PREK) barruan dago.
ONURADUNAK
Laguntzak eskuragarri daude honako sektore hauetako pertsona fisiko eta juridikoentzat:
- Donostian kalean dagoen lantoki bat izatea, edo Donostian izen soziala duen on line denda bat. Bi kasuetan, produktuak azken kontsumitzaileari zuzendu behar zaizkio, eta zerbitzuak azken pertsonei eman behar zaizkie.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) alta emanda egotea laguntzaren xede den jardueran, urtebete baino gehiago jarraian 2022ko uztailaren 26a oinarri hartuta.
DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK
Diruz lagunduko dira enpresetan eta saltokietan konponbide digitalak ezartzera bideratutako gastu eta inbertsioak, eraldaketa digitaleko prozesuan lagunduko dietenak, hala nola:
- Negozioaren komunikazio eta marketin digitalerako tresnak (kanal digitalak identifikatzen laguntzeko, sareetan ospea eta posizionamendua hobetzeko, bezeroaren esperientzia hobetzeko, leialtasuna lortzeko app-ak, etab.).
- Inteligentzia analitikoaren datua eta garapena kudeatzeko eta aztertzeko tresnak (datuak, trafikoak, erabiltzaile digitalen portaera neurtzeko, biltzeko, aztertzeko eta on line analisirako eta estatistikarako soluzioak eta tresnak).
- Kudeaketa-tresnak eta -sistemak (salmenta-prozesuen, bezeroarekiko harremanen, sustapenen eta abarren kudeaketa eta plangintza errazteko irtenbideak).
LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Oro har, laguntzaren zenbatekoa BI MILA (2.000 €) EUROKOA izango da.
- Digital Dendak programetan parte hartzen ari diren enpresen kasuan, Digital Dendak-2021 eta 2022 programa digitaletan eta 2022 Ekonomia Zirkularra eta Jasangarritasuna 2021 eta 2022 programetan parte hartzen ari diren enpresen kasuan, SmartKalea Programa eta/edo DSSMarketPlaza: www.donostiamarket.eus programari atxikita badaude. Laguntzaren zenbatekoa HIRU MILA (3.000€) EUROKOA izango da.
- % 10eko gehikuntza, onuraduna hiriaren ekialdean baldin badago eta eskabidearen eranskinean hala adierazten badu. Hiriko ekialdekotzat jotzen dira auzo hauetako merkataritza enpresak: Altza, Intxaurrondo, Miracruz-Bidebieta, Egia, Loiola eta Martutene.
Deskribatutako eremuetan egindako inbertsioaren eta gastuen % 80 izango da laguntza.
INBERTSIOAK ETA GASTUAK EGITEKO EPEA
Diruz lagundutako jarduerak egiteko epea 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartekoa izango da.
ESKAERA EGITEKO EPEAK
Eskabideak aurkezteko epea 2022eko uztailaren 27tik 2022ko abenduaren 31ra bitartekoa izango da, edo deialdi honetara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu artekoa.
Eskabideak modu telematikoan eta Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez baino ez dira aurkeztuko. Eskabidea egin ahal izateko, alta emanda egon beharko da Donostiako Sustapenaren online zerbitzuen atarian.
Argibide, kontsulta edo laguntza gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan (943090938).