Gure Shoppy maitea hirian lurreratu da eta zalaparta handia sortu du!
Donostiako merkataritza nabarmendu egiten da gaitasun handia duelako mundu guztia, donostiarrak zein bisitariak, modu atsegin eta pertsonalizatuan atentzioa jasotzeko. Ongi etorria ematen duen merkataritza inklusiboa, nortasun propiorik galdu ez duena eta hiri honetako enbaxadorerik onena den garai berrietara egokitutako merkataritza. Azken finean: MUGARIK GABEKO MERKATARITZA.
Eskerrik asko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari kanpaina hau sustatzeagatik, Ane Oyarbide ekonomia eta merkataritza zinegotzigoari eta Donostiako Sustapenari babesa emateagatik, eta hiri honetako saltoki guzti-guztiei zuen lanagatik eta bikaintasuna lortzeko egindako ahaleginagatik.
Eskerrik asko, baita ere, Unai Pego gure lankideari, pertsonaia hau sortuz eta animaziozko bideo zoragarri hau eginez egin duen lan bikainagatik.
Bideoa deskargatu nahi baduzu, esteka honen bidez egin dezakezu: