Donostia Sustapenak hiriko Gabonetako Azoka jarri du abian (Web: https://www.donostiagabonetakoazoka.eus/es/)
Abenduaren 4tik urtarrilaren 5era inguru, hiriko erdialdeak hainbat etxola hartuko ditu barne, Gabonetako produktuak saltzeko. Horiek, atrakzioek, tailerrek, musikak eta Gabonetako argiek osatutako jolas-eskaintza batekin batera, hiritarrak eta bisitariak erakarriko dituzte.
Donostia Sustapenak eta hiri osoak gogor egin du lan eta horren ondorioz, iazko edizioan, 322.000 lagunek inguruk Gabonetako Azoka bisitatu zuten hura osatzen zuten gune desberdinetan. 121 tailer baino gehiago, su artifizialen 5 bilduma, 16 Gabonetako kontzertu eta abesbatza, 7 haur ikuskizun, ekitaldi bereziak, besteak beste, Wiesbaden, etab.; horiek guztiei esker, komunikabideek eta gainontzeko lurraldeek Donostiako Gabonetako Azokaren berri jaso zuten, ekonomia jardueraren onurarako, bai parte-hartzaileei eta bai gainontzeko hiriari dagokionez.
Oso garrantzitsua iruditzen zaigu erakusketari komertzialek parte-hartzea, Gabonetako produktuak, edo Gabonetan saldu ohi direnak eskaini ahal izateko, bereizita. Horrek Gabonetako Azoka Gabonetarako opariak erosteko ohiko aukera bihurtu baitu.
ESKAERA EPEA: 2019/08/23ra arte, hura barne.
USTIAKETAREN AUKERAK: Aldi osoaz edo hamabostaldiaz alokatzeko aukera.
ESKAEREN AURKEZPENA: Donostia Sustapenaren web orriaren bidez (www.fomentosansebastián.eus/ https://www.donostiagabonetakoazoka.eus/es/) edo Donostia Sustapenaren Informazio Zerbitzu Nagusian bertan, Reina Regente kalea, 8, Victoria Eugenia Antzokiko eraikina, 20.003 Donostia, Donostia Sustapenaren web gunean adierazitako arretarako ordutegian.
ADJUDIKAZIOA EDO UKO EGITEA: irailaren 10a baino lehen egingo da.
Edozein informazio edo kontsultarako 943 48 19 08 (Sandra Díaz) edo fomentoss@donostia.eus, honako erreferentzia aipatuz: “Gabonetako Azoka”.