San Sebastian Shops-etik #DONOSTIAMARKET bat antolatu dugu Martxorako. Zuen stocka eta artikuluak kanpora ateratzeko aukera berri bat da, zuen establezimendua sustatzeko eta ikusarazteko.
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu, hiri osoan market giroa sortzeko. Horregatik, udalari baimena eskatu diogu parte hartu eta produktuak lokaletik kanpo erakutsi nahi dituzten guztientzat.
DATAK:
– Martxoaren 18tik 21era.
Agendan apuntatu eta aprobetxatu aukera hau!