San Sebastian Shopsetik DONOSTIAMARKET bat antolatu dugu negu honetarako. Zuen artikuluak kanpora ateratzeko aukera berri bat da, zuen establezimendua sustatzeko eta ikusarazteko. Oraingoan, abenduko zubia aprobetxatuz, baimena 2 asteburuetara egunera luzatu dugu.
ZER DA DONOSTIAMARKET?
Donostiamarket ekimenean guztiok parte hartzera animatu nahi zaituztegu, hiri osoan zehar market giroa sortzeko. Horregatik, udalari baimena eskatu diogu parte hartu eta bere produktuak lokaletik kanpo erakutsi nahi dituen ororentzat. Horrela, Donostiako saltoki guztiek beren produktuak establezimenduaren aurrean erakutsi ahal izango dituzte egun hauetan. Ez da derrigorrezkoa egunero ordu guztietan jartzea, nahi duzun unean jar dezakezue.
Donostiamarketen parte hartzeko asmoa baduzu, eskertuko genizuke inprimakian izena ematea. Izena emateak ez du inongo konpromisurik, bakarrik parte hartzeko asmoa zein den jakiteko da. Izena ematen duzuenoi kanpainaren kartel bat emango dizuegu.
Honekin batera doazkizu jardueraren baimena eta kanpainaren material grafikoa zuen sare sozialetan zabaltzeko.
DATAK:
– Azaroaren 28tik abenduaren 1era eta abenduaren 5 etik 8ra.
Agendan apuntatu eta aprobetxatu aukera hau!
Argibiderik behar izanez gero, deitu 943090938 telefono-zenbakira edo bidali e-maila info@sansebastianshops.com helbidera.