San Sebastian Shops-etik #DONOSTIAMARKET bat antolatu dugu Udan. Zuen stocka eta artikuluak kanpora ateratzeko aukera berri bat da, zuen establezimendua sustatzeko eta ikusarazteko. Gogoratu asteburu horretan gure hiriak Frantziako Tourraren etorrera hartuko duela.
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu, hiri osoan market giroa sortzeko. Horregatik, udalari baimena eskatu diogu parte hartu eta produktuak lokaletik kanpo erakutsi nahi dituzten guztientzat.
Honekin batera doazkizu jardueraren baimena eta kanpainaren material grafikoa zuen sare sozialetan zabaltzeko.
DATAK:
– Ekainaren 29tik Uztailaren 2ra.
Agendan apuntatu eta aprobetxatu aukera hau!