San Sebastian Shopsetik #DONOSTIAMARKET bat antolatu dugu udazken honetarako. Donostiako Zinemaldia hasten dela aprobetxatuz, zuen artikuluak kanpora ateratzeko aukera berri bat da, zuen establezimendua sustatzeko eta ikusarazteko.
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu, hiri osoan market giroa sortzeko. Horregatik, udalari baimena eskatu diogu parte hartu eta produktuak lokaletik kanpo erakutsi nahi dituzten guztientzat.
Honekin batera doazkizu jardueraren baimena eta kanpainaren material grafikoa zuen sare sozialetan zabaltzeko.
DATAK:
– Irailaren 21etik 24ra.
Agendan apuntatu eta aprobetxatu aukera hau!