San Sebastian Shops-etik Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailarekin eta Donostia Udaletxeko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziarekin batera abian jarri dugun sustapen-kanpaina berri baten berri ematen dizugu, kontsumoa sustatzeko eta Donostia lehentasunezko merkataritza-helmuga gisa kokatzeko.
Datozen asteetan, komunikazio-kanpaina bat egingo da gure hiriko merkataritzaz gozatzeak dakarren esperientzia bakarra eta desberdina helarazteko. “Donostian erostea zoragarria da” ekimen berriaren eslogana da; helburua Donostiako merkataritzaren balioa azpimarratzea, “made in Euskadi” produktuak goraipatzea eta gure hiriko erosketa-esperientzia bizitzea da.
Jarraian, prestatu dugun promozio-bideoaz gozatu ahal izango duzu. Kartelak eta material grafikoa ere zure eskura jartzen ditugu, sare sozialetan partekatu eta zabaldu ahal izateko.
Gustukoa izatea espero dugu!