Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaileei laguntzeko 2020ko ekitaldiko dirulaguntzen deialdia onartu du:
a) Enpresa-ideiak garatzeko laguntzak: Ekintzaile izan daitezkeen pertsonei zuzendutako laguntzak, enpresa-ideiak sortu, aztertu eta egituratzeko lanak egin ditzaten arduraldi osoan, ekintzailetzako toki-proiektuen esparruan.
b) Enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzak: Tokiko ekintzailetza-proiektuen esparruan, negozio-ideia zehaztua duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko laguntzak.
c) Proiektua ezartzeko laguntzak: Enpresa-jarduera bat hasten duten pertsonetatik hura ezartzeko laguntza ekonomiko baten beharra duten horientzako laguntzak.
d) Enpresa-jarduera bat sendotzeko laguntzak: Enpresa-jarduera bati ekin dioten pertsonei jarduera hori sendotzeko laguntzak.
Informazio gehiago: