San Sebastian Shopsetik jakinarazten dizugu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak abian jarri duela Ekintzaileei laguntzeko 2023ko dirulaguntza deialdia.
Diruz lagundu daitezkeen 4 lerro daude:
ENPRESA-IDEIAK GARATZEKO LAGUNTZAK: Ekintzaile izan daitezkeen pertsonei zuzendutako laguntzak, enpresa-ideiak sortu, aztertu eta egituratzeko lanak egin ditzaten arduraldi osoan, ekintzailetzako toki-proiektuen esparruan.
Sustatzaileei euren enpresa-ideia garatzeko eman beharreko laguntzaren zenbatekoa 1.000 eurokoa izango da.
ENPRESA-PROIEKTU BERRIAK ABIAN JARTZEKO LAGUNTZAK: Tokiko ekintzailetza-proiektuen esparruan, negozio-ideia zehaztua duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko Laguntzak.
Sustatzaileei 1.500 euroko dirulaguntza emango zaie (sustatzaile bakoitzeko), enpresa-proiektu berriak abian jartzeko.
PROIEKTUA EZARTZEKO LAGUNTZAK: Enpresa-jarduera bat hasi duten eta hura ezartzeko laguntza ekonomikoa behar duten pertsonentzako Laguntzak.
Gutxieneko betekizunak:
- EAEn erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea.
- EJZn alta emateko egunaren bezperan lanik gabe eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- Alta emanda egotea EJZn, 2023ko urtarrilaren 1a eta dirulaguntza eskatu den eguna bitartean (enpresaburua, norbanako profesionala edo ondasun-erkidegoa edo sozietate zibila, hala badagokio) eta langile autonomoen araubide berezian edo, norberaren konturako langile gisa, kasu bakoitzean Gizarte Segurantzan dagokionean, edo nahitaezko mutualitate profesionalean.
- Enpresa-jardueraren egoitza soziala eta fiskala EAEn egotea, eta lantokia ere EAEn kokatzea.
- Jarduera bera gauzatu ez izana, norberaren konturako langile gisa, Ekonomia Jardueren Zergan alta eman aurreko sei hilabeteetan.
Kapitulu honetan araututako laguntzaren zenbatekoa 3.500 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko.
ENPRESA-JARDUERA BAT SENDOTZEKO LAGUNTZAK: Enpresa-jarduera bati ekin dioten pertsonentzako laguntzak, jarduera hori sendotzeko.
Gutxieneko betekizunak:
- EAEn erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea.
- EJZn alta emateko egunaren bezperan lanik gabe eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- Alta emanda egotea EJZn, 2022ko azaroaren 1a eta dirulaguntza eskatu den eguna bitartean (enpresaburua, norbanako profesionala edo ondasun-erkidegoa edo sozietate zibila, hala badagokio) eta langile autonomoen araubide berezian edo, norberaren konturako langile gisa, kasu bakoitzean Gizarte Segurantzan dagokionean, edo nahitaezko mutualitate profesionalean.
- Enpresa-jardueraren egoitza soziala eta fiskala EAEn egotea, eta lantokia ere EAEn kokatzea.
- Dirulaguntzen lerro horren beraren onuradun suertatu ez izana aurreko deialdietan.
Kapitulu honetan araututako laguntzaren zenbatekoa 2.500 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko.
ESKABIDEA AURKEZTEKO EPEA
Eskabideak aurkezteko epea 2023koEkainaren 3an hasiko da, eta laguntza-prozesua hasi baino 10 egun lehenago amaituko da lehenengo bi egunetan. beste biak Urriko 31an amaituko dira..
Edozein kontsulta, argitalpenerako edo tramitazioan laguntzeko, jarri gurekin harremanetan (943090938).