San Sebastian Shopsetik jakinarazten dizugu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak abian jarri duela Ekintzaileei laguntzeko 2025ko dirulaguntza deialdia.
Diruz lagundu daitezkeen 3 lerro daude:
1.- «ENPRESA-IDEIA» BAT GARATZEKO LAGUNTZAK, EKINTZAILETZAKO TOKIKO PROIEKTUEN ESPARRUAN IDEIA HORI ABIAN JARTZEA BULTZATZERA BIDERATUAK.: Ekintzaile izan daitezkeen pertsonentzako laguntzak, tokiko ekintzailetza-proiektuen esparruan enpresa-ideia bat sortzen, aztertzen eta egituratzen soilik aritzeko.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak:
Negozio-ideia bat aztertzea eta garatzea, edozein jarduera-adarretan, bai eta enpresa-proiektua edo negozio-proiektua abian jartzeko beharrezkoak diren jarduerak garatzea ere, esklusiboki (diruz lagundutako aldi osoan lanaldiaren % 30 baino gehiago edo lanaldi osoko 27 egun baino gehiago lan egin gabe). Gutxienez hiru hilabete iraungo dute, eta gehienez bost hilabete.
Baldintzak:
- Erroldatuta egotea, EAEn benetan bizitzea eta adinez nagusia izatea.
- Adinez nagusiak izatea eta EJZn alta eman aurreko egunean langabezian eta enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- Laguntza-prozesua hasi aurreko urtean EJZn edo Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda ez egotea.
- Ideia bat izatea edozein jarduera-adarretan enpresa- edo negozio-proiektu bat garatzeko, eta enpresa edo negozio berri bat ezartzeko enpresa-bideragarritasuneko plan bat izatea, dagokion erakunde laguntzaileak laguntza-fasean baliozkotuko duena.
- Dagokion erakunde laguntzaileak ekintzailetzari buruzko aholkularitza- eta laguntza-prozesu batean sartuta egotea.
- Aurreko deialdietan laguntza-ildo horren beraren onuradun ez izatea.
Nahitaezkoa izango da enpresa-ideia sortu eta garatzeko aholkularitza- eta laguntza-jarduera guztietara joatea. Jarduera horiek deialdi honen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek definituko dituzte.Laguntzaren zenbatekoa:
- Sustatzaileei 2.000 euroko laguntza emango zaie beren enpresa-ideia garatzeko.
a) Eraikuntzak (arkitektoaren azterketa teknikoa barne), lokalak erostea izan ezik.
b) Makinak.
c) Instalazioak.
d) Tresneria.
e) Altzariak.
f) Informazioa prozesatzeko ekipoak.
g) Enpresa- edo lanbide-jarduerari zuzenean eta esklusiboki lotutako garraio-elementuak.
h) Frankizia-kontratuak.
i) Aplikazio informatikoak.
j) Merkataritza-funtsa.
k) Eskualdatze-eskubideak.Inbertsio horiek 5.000 euroko kostua izan beharko dute gutxienez (BEZik gabe), eta 2025eko urtarrilaren 1etik eskaera egin arte egin beharko dira.Baldintzak:
- Erroldatuta egotea, EAEn benetan bizitzea eta adinez nagusia izatea.
- EJZn alta eman aurreko egunean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabetua eta enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- EJZn eta Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea, edo, hala badagokio, norberaren konturako langile gisa Gizarte Segurantzan edo nahitaezko mutualitate profesionalean, 2025eko urtarrilaren 1etik dirulaguntza eskatu arteko epean, beranduenez 2025eko urriaren 31n.
- EAEko enpresa-jardueraren egoitza soziala eta fiskala izatea, eta lantokia bertan kokatzea.
- Jarduera bera norberaren konturako langile gisa egin ez izana Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman aurreko sei hilabeteetan.
- Aurreko deialdietan laguntza-ildo horren beraren onuradun ez izatea.
- 3.500 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko.
a) Norberaren konturako langile gisa Langile Autonomoen Araubide Berezian edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzan edo nahitaezko mutualitate profesionaletan kotizazioa ordaintzeari dagozkion kuotak.
b) Proiektuari lotutako komunikazio-gastuak: publizitate- eta merchandising-kanpainak, establezimendu eta ibilgailuen errotulazioa, errotuluetako argiztapena eta diseinua.
c) Web-orrien diseinua eta web-orrien eta sare sozialen mantentze-kuotak, publizitate-bannerra beste enpresa baten web-orrian, webgunean pluginak sartzeari buruzko gastuak, web-orriaren eta posta elektronikoaren domeinua, eta Facebookeko sustapen-zerbitzuen kostua.
d) Aholkularitza (fiskala, lanekoa, kontularitzakoa, juridikoa, administratiboa edo negozioaren kudeaketakoa, eguneroko liburu eta betebehar fiskal eta kontableekin lotutakoa, laneko arriskuei buruzkoa, erakusleihoaren aldaketei eta hobekuntzei buruzkoa) eta coaching-gastuak.
e) Ekintzaileak egindako prestakuntza-ikastaroak, enpresaren abiaraztearekin eta funtzionamenduarekin lotura zuzena dutenak eta diruz lagundutako aldiaren barruan hasten direnak.
f) Negozio-lokalak edo jarduera gauzatzen den lekuak alokatzea, betiere familia-etxebizitza baten zati ez badira edo beste enpresa batekin partekatutako espazio bat ez bada eta ahaidetasun-harremanik ez badago.Baldintzak:
- Erroldatuta egotea, EAEn benetan bizitzea eta adinez nagusia izatea.
- EJZn alta eman aurreko egunean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabetua eta enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- EJZn eta Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea, edo, hala badagokio, norberaren konturako langile gisa Gizarte Segurantzan edo nahitaezko mutualitate profesionalean, 2024ko azaroaren 1etik dirulaguntza eskatu arteko epean, beranduenez 2025eko urriaren 31n.
- EAEko enpresa-jardueraren egoitza soziala eta fiskala izatea, eta lantokia bertan kokatzea.
- Jarduera bera norberaren konturako langile gisa egin ez izana Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman aurreko sei hilabeteetan.
- Aurreko deialdietan laguntza-ildo horren beraren onuradun ez izatea.
- 2.500 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko.
ESKABIDEA AURKEZTEKO EPEA
Eskabideak aurkezteko epea 2025eko irailaren 13an hasiko da, eta 2025eko urriaren 31an amaituko da.