San Sebastian Shops-etik Donostiako Sustapenak atera duen laguntza-lerro baten berri ematen dizuegu; Zirkulartasuna zuzenean sustatzen duten eta/edo hiriko merkataritzan ekonomia zirkularreko ekimenak garatzen laguntzen duten ekintzak garatzen laguntzea du helburu. Laguntza-programa Donostiako Sustapenaren ekonomia suspertzeko planaren (PREK) barruan dago.
ONURADUNAK
Hurrengo baldintzak betetzen dituzten merkatariak:
- Erakunde onuradunak lantoki bat Donostiako udalerrian izatea..
- Diruz lagundutako inbertsio osoa Donostiako udalerrian dagoen lantokira bideratzea.
- Erakunde onuraduna alta emanda egotea Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (JEZ) laguntzaren xede den jardueran, urtebetetik gora eta etenik gabe, oinarri hauek argitaratzen diren egunean.
- Pertsona físiko edo juridikoak izatea. Juridikoak badira, enpresa txikiak izan beharko dute eskaera egiterako unean.
DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK
- Produktuen, materialen (berrerabiltzea, birziklatzea eta berreskuratzea, konpontzea, berregokitzea, bermanufakturatzea) bizitza baliagarria luzatzearekin zerikusia duten estrategia zirkularrak; elkarlaneko ekonomia (establezimendu komertzialen arteko elkarlana)
- Ontzien eta enbalajeen ekodiseinua.
- Serbitizazioa (produktua zerbitzu bihurtzea).
- Birziklatze aurreratua: hondakinak prebenitzea edo murriztea.
* Komunikazio eta hedapen gastuak, betiere aurreko paragrafoan adierazitako ekintzaren bat martxan jartzeko badira, halaber, dirulaguntzaren xede izan daitezke.
LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Gehieneko laguntza: 2.000,00 €.
- Aholkularitza espezializatuari lotutako gastuak eta inbertsioak egiteko beharrezkoak direnak, baita komunikaziorako eta hedapenerako ere. Laguntza aholkularitzari lotutako gastuen %20koa izango da eta gehienez HIRUREHUN EUROKOA (300,00 €).
- Aurreko paragrafoan adierazitako jarduera eremuetako baten batean ekintzak garatzeko eta ezartzeko egin beharreko inbertsioak eta gastuak. Laguntza inbertsioaren eta gastuen %80koa izango da eta gehienez MILA ETA BOSTEHUN EUROKOA (1.500,00 €)
- % 10eko igoera, baldin eta pertsona onuraduna alta emanda badago Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (JEZ), 1.64 taldean: Elikagaien, edarien eta tabako produktuen txikizkako merkataritza, baldin eta establezimendu iraunkorretan egiten bada.
- % 10eko igoera, baldin eta pertsona onuraduna hiriaren ekialdean kokatuta badago eta horrela jasota badago eskaeraren eranskinean. Hiriaren ekialdetzat jotzen da, auzo hauetan kokatutako enpresa komertzialak: Altza, Intxaurrondo, Mirakruz-Bidebieta, Egia, Loiola eta Martutene.
ESKAERA EGITEKO EPEA
Eskabideak aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 7tik 2022ko otsailaren 28ra bitartekoa izango da, edo deialdi honetara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu artekoa.
Eskabideak modu telematikoan eta Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez baino ez dira aurkeztuko. Eskabidea egin ahal izateko, alta emanda egon beharko da Donostiako Sustapenaren online zerbitzuen atarian.
Argibide, kontsulta edo laguntza gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan (943090938).