San Sebastian Shopsetik jakinarazten dizugu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamenduak Gipuzkoako Lurralde Historikokoan ekonomia zirkularra bultzatzen duten jarduerentzat diru-laguntza bat abian jarri duela.
XEDEA
Xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoan hiri hondakinak eta haien parekoak kudeatzeko esparruan ekonomia zirkularra bultzatzea. Hondakinak prebenitzeko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko jarduerak edo proiektuak dirulaguntza horien barnean dira, baita bioekonomiako eta sentsibilizazio-kanpaina jakin batzuk.
ONURADUNAK
- Merkataritza sozietateak, baldin eta helbide soziala eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan badute.
- Langile autonomoak, helbide fiskala Gipuzkoan dutenak.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK
- Jarduera diruz lagunduarekin zalantzarik gabe bat datozenak dira gastu eta inbertsio diruz lagungarriak, proiektuaren azterketa barne.
- Finantza gastuak, zuzenbide edo finantza aholkularitzako gastuak, notario eta erregistroko gastuak eta diruz lagundutako proiektua egiteko peritu gastuak eta administraziokoak diruz lagun daitezke, subentzionatutako jarduerarekin zerikusi zuzena badute.
- Pertsonal gastuek ez dute gaindituko proiektuaren aurrekontuaren % 50.
- Ezin izango dira laguntza-programa honetara bildu nahi ez den publizitatearen aurkako bereizgarriak, edalontziak, pitxerrak eta hondakinak prebenitzeko eta birziklatzeko gida orokorrak, ezta jardunbide egokien gidak ere.
- BEZa ez da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko, salbu eta ezin bada berreskuratu edo konpentsatu.
Diruz lagundutako jarduketak hasi gabe egon behar du deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1ean, eta deialdiari dagokion urteko urriaren 31ren aurretik gauzatu eta zuritu beharko da.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
- Aurkezten diren proiektu eta jardueren dirulaguntzen ematea, elkarrekiko norgehiagoka bidez izango da, hau da proiektuak baloratuko dira eta puntuazio gehien dutenak diruz lagunduko dira. Balorazio-irizpide batzuk (ikus laguntzaren Oinarria Aurautzaileak) kontuan hartuko dira aurkeztutako proiektuak puntuatzeko.
- Balioespen irizpideetan gutxienez 35 puntu lortu dituzten proiektuak bakarrik diruz lagunduko dira, betiere oinarri hauetan eskatzen diren ezaugarriak betetzen badituzte.
- Proiektuei ematen zaion dirulaguntzaren zenbatekoa honako hau izango da: diruz lagungarriak diren gastuen (BEZik gabe) ehuneko bat izango da, betiere azaldutako irizpideen arabera egindako balioespenean eskuratutako puntu kopuru proportzionala.
- Dirulaguntzaren zenbatekoa ezin izango da izan diruz lagungarriak diren gastuak baino % 75 handiagoa, eta muga 35.000 euro izango da jarduera bakoitzerako.
- Ezin izango dira dirulaguntzen deialdi honetara bildu diruz lagundu daitekeen kostua 3.000 eurotik beherakoa (BEZa kanpo) duten jarduketak.
Dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin. Dirulaguntza bat baino gehiago dagoenean, diruz lagundutako ehunekoa ezin izango da izan aurkeztutako proiektuaren % 100 baino handiagoa (BEZik gabe).
ESKABIDEA AURKEZTEKO EPEA
Eskabideak aurkezteko epea 2024/03/26tik, 2024/04/25era bitartekoa da.
Edozein kontsulta, tramitazio edo argitalpenerako, jarri gurekin harremanetan (943090938).