Gaur, Onda Cero irratiko “Más de uno Gipuzkoa” saioa Atotxako plazara joan da, Sofía Herbonen negozioaren berri izateko.
Sofíak marrazkiaren bitartez, modu surrealistan, animalia basatiak humanizatzen ditu, klima-aldaketaren inguruko kezkak eta pertsonek naturan duten eraginaren ondorioa jasotzen ditu, bere ikuspegi subjektibotik. Arimaren kontzeptua islatzen da bere obran zehar, beretzat arimak izaki bakoitza bakarra eta errepikaezina bihurtzen duen hori adierazten baitu, esentzia bera.
Hau guztia eta askoz gehiago kontatu digu Sofiak. Gozatu elkarrizketa osoa!