Donostia Shopsetik Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak (Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia) sustatutako laguntza berri baten berri ematen dizugu.
XEDEA
Zibererasoen eta informazio sentikorraren lapurretaren aurrean euskal enpresen zibersegurtasuna indartzea, eraldaketa digitala bultzatuz eta euskal enpresa-sarean datuen eta prozesu kritikoen babesa bermatuz, mehatxu digitalen aurrean lehiakortasuna eta erresilientzia hobetuz.
ONURADUNAK
Egoitza edo jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresak, beren zibersegurtasun maila proiektu zehatzen bidez eta kanpoko adituen esku-hartzearen bidez hobetu nahi dutenak.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK
Zibersegurtasunean espezializatutako kanpoko enpresen aholkularitzatik hasi eta zibersegurtasunaren arloko langileentzako prestakuntzaraino.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK
Diruz lagundu daitezkeen gastuek baldintza hauek bete behar dituzte:
a) 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera eta proiektua gauzatzeko ezarritako epean sortutakoak edo fakturatutakoak; epe hori ezin izango da 12 hilabetetik gorakoa izan.
b) Kanpoko enpresa adituek egindakoak.
BEZa ez da diruz lagunduko.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Laguntza bakoitzak enpresak aurkeztutako proiektuaren kostuaren % 50 arte estaltzen du, gehienez 23.000 euroko mugarekin enpresa eta urte bakoitzeko.
ESKAERA EGITEKO EPEA
2025eko ekainaren 17tik 2025eko azaroaren 24ra arte.