San Sebastian Shopsetik Gipuzkoako Foru Aldundiko “Enpresak Hazten” Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak enpresa-hazkundea bultzatzeko argitaratutako laguntzaren berri ematen dizugu.
XEDEA
Laguntza honek 2 lerro ditu:
- Enpresa-hazkundea bat-egiteen eta eskuratzeen bidez (1. lerroa): Beste konpainia batzuekin integratuz hedatu nahi duten enpresei zuzendua.
- Enpresa-hazkundea negozio-lerro berriak aztertuz (2. lerroa): Jarduera dibertsifikatu eta merkatu-aukera berriak aprobetxatu nahi dituzten enpresei zuzendua. Produktu berrien garapena, jarduera-eremu berrien irekiera eta negozio-ereduen eraldaketa bultzatzen ditu.
ONURADUNAK
1. lerroa: Gipuzkoan garatzea bere jarduera.
2. lerroa: Gipuzkoan garatzea bere jarduera eta 10 langile baino gehiago izatea.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK
1. lerroa:
a) Bat-egiteko edo eskuratzeko aukerak identifikatzea eta aztertzea, eta, horretarako, helburuko enpresak bilatzea, merkatu-azterketak egitea, egokitze estrategikoa ebaluatzea eta hurbilketa- eta negoziazio-planak egitea.
b) Bat-egitearen edo eskuratzearen bideragarritasun estrategiko, ekonomiko, finantzario eta kulturalari buruzko azterlanak, honako hauek barne hartuta: egokitze estrategikoaren analisia, sinergien identifikazioa, tartean dauden enpresen finantza-egoeraren ebaluazioa, transakzioaren balioaren zehaztapena, eragiketaren bideragarritasun ekonomikoa eta kultura- eta antolaketa-bateragarritasunaren ebaluazioa.
c) Eragiketaren lege- eta zerga-esparrua zehazteko aholkularitza juridikoa eta fiskala, aurretiazko akordioak idaztea barne.
d) Bat-egite ondoko integrazio-planak edo eskuratze-planak egitea eta ezartzea, prozesuen koordinazioa, kudeaketa-sistemen bateratzea eta kultura korporatiboen harmonizazioa barne hartuta, integrazio eraginkorra eta sinergien maximizazioa bermatzeko.
2. lerroa:
a) Jarduera, produktu edo zerbitzuak hedatzeko jarduera estrategikoak definitzea.
b) Enpresarentzako negozio-aukera berriak (produktuak, zerbitzuak, merkatua) eta hazkunde-arloak identifikatzea eta hori gauzatzeko ekintza-plan bat diseinatzea.
c) Enpresan negozio-unitate berriak aztertzea (bideragarritasun-plana).
d) Negozio-unitate berrirako merkatu-azterketak eta marketin-azterketak egitea.
Bi kasuetan:
- Proiektu bat aurkeztuko da, eta Aldundiak ebaluatuko du, laguntza horrek norgehiagoka bidez funtzionatzen baitu.
- Enpresa bakoitzak ezin du proiektu bat baino gehiago aurkeztu.
- Dirulaguntzaren xede diren jarduerak eskabidea aurkezten denetik 2026ko maiatzaren 31ra arte izango dira.
- Ez dira onartuko 300 €-tik beherako gastuak.
- BEZa ezin da diruz lagundu.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
1. lerroa:
Honako atal hauek lagundu ahal izango dira diruz:
- Aholkularitza eta laguntza teknikoko gastuak.
- Bat-egite ondoko integrazio-planen kasuan, barneko langileen gastuak, proiektuaren guztizko gastuen % 25 gaindituko ez dutenak.
- Auditoria- eta due diligence-gastuak.
- Notaria- eta/edo erregistro-gastuak.
Eman beharreko dirulaguntzek muga hauek izango dituzte:
- Aholkularitza-gastuei, auditoretza-gastuei eta due diligence gastuei eta notario- eta/edo erregistro-gastuei dagozkien diruz lagundu daitezkeen kostuen % 75eraino.
- Barne-langileen gastuei dagozkien diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50eraino.
- Ez dira 40.000 €baino gehiago izango proiektu edo jarduketa bakoitzeko.
2. lerroa:
- Aholkularitza eta laguntza teknikoko gastuak.
- Barne-langileen gastuak, proiektuaren guztizko gastuen % 40 gaindituko ez dutenak.
- Negozio-unitate berriari zuzenean lotutako gastuak, proiektuaren guztizko gastuen % 30 gaindituko ez dutenak.
ESKAERA EGITEKO EPEA
Desde el 16 de mayo de 2025 hasta el 15 de julio de 2025 a las 13:00 horas.
Si estás interesado en la tramitación, te ayudamos de manera gratuita, o para más aclaraciones o consultas, ponte en contacto con nosotros (943090938) o info@sansebastianshops.com.