Donostia Shopsetik jakinarazten dizuegu Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak berriro ireki duela dirulaguntza lerroa Donostiako establezimenduen barruko eta kanpoko errotuluak euskalduntzeko.
XEDEA
Merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetako nahiz beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten establezimenduetako hizkuntza paisaia, kanpokoa zein barrukoa, euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzea.
ONURADUNAK
Deialdi honetan pertsona onuraduntzat hartuko dira Donostiako udalerrian kokatutako merkataritza, ostalaritza eta beste zerbitzu batzuetako establezimenduen titular diren pertsona fisiko eta juridikoak.
Jarraian zehazten dira eskainiko diren dirulaguntzak:
Ehuneko horiei % 10a gehituko zaie eskatzaileak egiaztatzen badu Bai Euskarari, Bikain edo Harrobi Ziurtagiria duela edo Euskaraz Barra-barra proiektuan parte hartzen duela.
ESKABIDEA AURKEZTEKO EPEA
2026ko martxoaren 3tik, 2026ko abenduaren 31 arte (baldin eta dirua lehenago agortzen ez den).
Tramitazioan interesatuta bazaude, lagunduko dizugu, eta argibide edo kontsulta gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan (943090938).









