San Sebastian Shops-etik Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailak establezimenduak modernizatzeko (MEC 2024) argitaratu duen laguntza programaz informatzen dizugu. EAEko merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduak modernizatzeko eta energia-kontsumoaren efizientzia hobetzeko, berrikuntzaren bidez eta oinarri teknologiko eta eko-efizienteko prozesuen ezarpenaren bidez; eta merkataritza-jarduerarekin edo zerbitzu jakin batzuekin lotutako kudeaketa-tresnak, azpiegiturak eta ekipamenduak hobetzea. Izan ere, modu horretan, kalitate eta lehiakortasun handiagoa lortuko da.
BALIABIDE EKONOMIKOAK
4.000.000,00 eurokoak dira.
ERAKUNDE ONURADUNAK
Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte beren konturako langileek edo autonomoek, sozietate zibilek eta legez eratutako ondasun-erkidegoek, eta mikro-enpresek, enpresa txikiek eta ertainek, baldin eta haien jarduera nagusia, merkataritzakoa edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuetakoa bada, eta jarduera hori EAEko saltegietan eta zerbitzu jakin batzuetan kokatuta badago, eta onartutako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafeetan sartzen badira: 641, 642, 643, 644, 645, 646.1, 646.2, 646.3, 646.4, 646.6, 646.7, 646.8, 647.1, 647.2, 647.3, 651, 652.2, 652.3, 652.4, 653, 654.2, 654.5, 654.6, 656, 657, 659, 662, 691.1, 691.9, 971, 972, 973.1, 973.3, 975.
DIRUZ LAGUNTZEN DIREN KONTZEPTUAK
a Lerroa) Establezimenduaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea: eraberritzeak, obrak, altzariak erostea, kanpoko errotulazioa, jarduera nagusiari lotutako makineria, energia aurrezteko neurriak, argiak, alarmak, klimatizazio-ekipoak, obra-proiektuak, etab.
b Lerroa) Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea: ekipamendu eta aplikazio informatikoak, enpresa-kudeaketa hobetzeko, merkaturatze-sistemak sortu, garatu, ezarri, hobetu edo martxan jartzeko lanak (webgunea garatzea, online saltzea, ecommerce, scommerce, mcommerce eta parekoak) edo establezimendua kudeatzekoak (bezeroak, hornitzaileak eta abar), saltokiko terminalak, balantzak, kutxa erregistratzaileak, TicketBAI (TBAI) sistemarako fakturazio-softwarea, eta abar.
DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA
Diru-laguntza, gehienez ere, 10.000 eurokoa izango da saltegiko eta urteko.
Zehaztutako inbertsioek inbertsio onargarriaren %40eko diru-laguntza jasoko dute, egoera jakin batzuetan handitu ahal izango da (ikusi ARAUDIA), baina inola ere ez % 52tik gorakoa.
Onartutako gutxieneko inbertsioa:
- 3.000 euro (BEZik gabe) a) lerroan jasotako inbertsioetarako.
- 1.000 euro (BEZik gabe) b) lerroan jasotako inbertsioetarako.
Ondorengo inbertsioek ezin izango dute inola ere dirulaguntzarik jaso: Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ), diruz lagun daitezkeen aktiboen deskribapena ondo identifikatuta ez duten fakturak –ez dira onartuko kontzeptu kodetuak–. Gainera, faktura horiek 100 euro edo gutxiagokoak izango dira, BEZik gabe.
DIRUZ LAGUNTZEKOA DEN EPEA
Diruz lagundu ahal izango dira 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitartean, biak barne, egiten diren inbertsioak, edo, hala badagokio, erabilitako kreditua agortu arte.
ESKAERA EGITEKO EPEA
Apirilaren 24tik Irailaren 30era edo, hala badagokio, horretarako ezarritako kreditua agortu arte.
Tramitazioan interesatuta bazaude, lagunduko dizugu, edo argibide edo kontsulta gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan (943090938).