DONOSTIA SHOPS-etik jakinarazi genizuen egun hauetan #DONOSTIAMARKET azoka egiteko asmoa genuela. Baina COVID19 dela-eta, ezin izango da aurrera eraman.
Hala ere, ez dugu zuen produktuak saltokietatik kanpo erakusteko aukera galtzerik nahi; izan ere, udako egun hauetarako, produktuak bisitariei eta kontsumitzaileei hurbiltzeko abagune paregabea da. Hori dela eta, baimena eskatu diogu Udalari produktuak lokaletik kanpo atera eta erakutsi nahi dituen orok, horretarako aukera izan dezan.
DATAK:
– Uztailaren 23tik 26ra.
– Abuztuaren 8tik 16ra.
Honekin batera bidaltzen dizuegu uztailean jarduera hori egin ahal izateko Udalak emandako baimena.
Azkenik, gogorarazten dizuegu horrelako ekintzetan higiene eta osasun neurriak bete egin behar direla.