DONOSTIA SHOPS-etik jakinarazi genizuen egun hauetan, Zinemaldia ospatzen zela aprobetxatzeko, #DONOSTIAMARKET azoka egiteko asmoa genuela. Baina COVID19 dela-eta, ezin izango da aurrera eraman.
Hala ere, ez dugu zuen produktuak saltokietatik kanpo erakusteko aukera galtzerik nahi; izan ere, udako azken egun hauetarako, produktuak bisitariei eta kontsumitzaileei hurbiltzeko abagune paregabea da. Hori dela eta, baimena eskatu diogu Udalari produktuak lokaletik kanpo atera eta erakutsi nahi dituen orok, horretarako aukera izan dezan.
DATAK:
– Irailaren 17tik 20ra.
Honekin batera bidaltzen dizuegu Iralean jarduera hori egin ahal izateko Udalak emandako baimena.
Azkenik, gogorarazten dizuegu horrelako ekintzetan higiene eta osasun neurriak bete egin behar direla.