San Sebastian Shops-etik jakinarazi nahi dizut eus-COMMERCE programaren edizio berri bati buruz. Eusko Jaularitzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantziatutako doako programa bat da, Gipuzkoako Bazkundeak kudeatuta. Programaren helburua merkatariei bere Digitalizazio prozesuan laguntzea da.
Zure negozioaren digitalizazio maila edozein dela ere, Online presentzia garatzeko irtenbide berriak ezartzen eta lehendik dituzunak hobetzen lagunduko dizute.
Laguntza zerbitzuak pertsonalizatuak eskaintzen dizkizute salmenta onlinean, posizionamenduan, sare sozialetan, bezeroaren fidelizazioan,…eta TicketBAI-en ere.
Programa honen bitartez, teknikari bat zure dendara hurbilduko da zure beharrak ezagutu ahal izateko, aldez aurretik hitzordua finkatuko delarik. Lehenik eta behin, zurekin elkarlanean, zure beharrak aztertuko ditu eta diagnostiko horren ondoren, zure online presentziaren ezarpenean hasiko da lanean.
Eskaerak sarrera ordena zehatzarekin onartzen dira eta lekuak mugatuak dira.
Informazio gehiago: 943 000 308