SAN SEBASTIÁN SHOPS-etik jakinarazten dizuegu Euskadi Bono Denda kanpainan bonuak trukatzeko azken eguna 2021eko otsailaren 28ra arte luzatu dela. Gainera, orain arte trukatu ez diren bonuak birbanatu dituzte, eta 10 bonu esleitu dizkiete kanpainan parte hartu duten saltoki guztiei. Funtzionamendua kanpainaren berdina izango da; beraz, bezeroek gehienez 4 bonu izango dituzte pertsonako, lehenago kontsumitu ez badituzte.
Bonuen banaketa atzo egin zen, beraz, gaur denok izan beharko zenituzkete bonuak kargatuta plataforman.