San Sebastián Shops-etik jakinarazten dizugu Agindu bat argitaratu dela, zeinaren bidez arautu eta deitzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektoreko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko «Euskadi Bono-Comercio / Euskadi Bono Denda» programa. Kanpainara atxikitako hiriko merkataritza-jarduerarekin erlazioa duten merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduetako kontsumoa lagunduko da diruz, horietan eskuragarri egongo den mota bakarreko deskontu-bonu baten bidez.
«Euskadi bono-comercio / Euskadi bono-denda» horietako bakoitza 10 euroko deskontu-bonu bat izango da, eta atxikitako establezimenduetan egiten den 30 euroko edo gehiagoko erosketan aplikatuko da. Gipuzkoa: 165.000 bonu izango ditu eskuragarri.
Pertsona bakoitzak, gehienez, bost deskontu-bonu batu ahal izango ditu. Onuradunek establezimendu bakar batean edo batean baino gehiagotan erabili ahal izango dituzte deskontu-bonuak. Halaber, deskontu-bonuak erosketa bakarrean edo hainbat erosketatan erabili ahal izango ditu onuradun bakoitzak. Bezeroek pertsona fisikoak izan beharko dute, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren hamasei urtetik gorakoak.
Establezimenduek modu aktiboan eskainiko dizkiete bonuak bezero guztiei; dute; ondasunak eskuratzen edo zerbitzuak hartzen dituen onuraduna EAEn bizi dela egiaztatu eta identifikatuta, harik eta establezimenduko bonuak agortzen diren arte. Establezimenduek ezin izango dute bonurik gorde, ez atxiki, ezta artikulu jakin batzuen salmentarako erabili ere. Betebehar horiek beteko ez balira, berehala emango zaio baja programan, eta establezimenduari dagozkion bonuak birbanatu egingo dira. Atxikitako establezimenduei behar duten dokumentazioa eta programaren sustapen-materiala emango dizkiete.
ATXIKITXEKO EPEA
Saltokiek 10 eguneko epea izango dute, maiatzaren 17tik maiatzaren 26ra arte «Euskadi bono-comercio / Euskadi saltoki-bonua» programari atxikitzeko eskaera egiteko, hurrengo web orrialdean: www.euskadibonodenda.eus
DESKONTU-BONUAK TRUKATZEKO EPEA
Bi epe edo aldi ezarri dira deskontu-bonuak trukatzeko.
- Lehenengo aldia: Programa Ekainaren 2an hasiko da eta 2022ko Uztailaren 3an amaituko da.
- Bigarren aldia: 2022ko Urriaren 1ean hasi eta 2022ko Abenduaren 4an amaituko da.
Edozein kontsulta edo argitalpenerako, jarri gurekin harremanetan (943090938).