San Sebastian Shops-etik informatzen dizugu dagoeneko ireki dela Donostiako Gabonetako azokan fodd truck-entzat guneak eta etxolak eskatzeko epea, Donostiako Udaleko Ekonomia eta Bertako Enpleguko Zinegotzigoak antolatuta, Donostiako Sustapenaren bidez.
Zure diru sarrerak osatu nahi badituzu kontsumo handiko egun hauetan, zure eskaera egiteko unea da. Azoka azaroaren 29tik 2025ko urtarrilaren 6ra bitarte izango da. Gabonetako Azoka hiriaren erdialdean zehar zabalduko da. Etxolak eta food truckak Urumea pasealekuan kokatuko dira gehienbat (Santa Katalina zubiaren eta Mª Cristina zubiaren arteko zatian), bai eta Urumea plazan, Ramon Labayen plazan eta bere inguruneak ere.
Parte hartu nahi baduzu, aurkeztu zure eskaera 2024/07/22 baino lehen.
Aprobetxatu gabon hauetan gehiago saltzeko aukera!