Gabonetara hurbiltzen ari garen honetan, San Sebastián Shopsek GABONETAKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETAREN 2019KO EDIZIOAN parte hartzera gonbidatzen zaituztete. Aurten abenduaren 5etik urtarrilaren 5era bitartean egingo da, eta Donostiako saltokien profesionaltasuna saritzea da helburua.
Lehiaketa abenduaren 5ean hasiko da; ordurako, erakusleiho guztiak muntatuta egon beharko dira. Gabonetako Gala Abenduaren 16an, 20.30etan, egingo da. Aurrerago bidaliko da galarako gonbidapena.
KATEGORIA hauetan emango dira sariak:
-
- SORMENEZKO ERAKUSLEIHOA/LOKALAREN DISEINUA: bertako diseinatzaileek Ceinpro diseinu-eskolarekin egina.
- JASANGARRIA: hirian ingurumenaren alde egiteko indar-ideia edo kontzeptu bat transmititzen du. Gainera, jasangarritasun-irizpideekin diseinatu eta eraiki da, naturan inpaktu negatiborik ez duen produktu jakin bat sustatzeko.
- HERRITARRENA: herri-bozketa bidez hautatzen da (boza emateko: www.sansebastianshops.com). Hiritarrek hautatuko dute irabazlea.
- OSTALARITZA: ostalaritzako erakusleiho onenari saria:
- EPAIMAHAIARENA: epaimahai profesional batek hautatuko du irabazlea.
-
-
- EPAIMAHAIAREN SARI NAGUSIA
- EPAIMAHAIAREN BIGARREN SARIA
- EPAIMAHAIAREN HIRUGARREN SARIA
-
PARTE HARTZEKO: Abenduak 5, 14:00 baino lehen inskribatu:
- Inskribatzeko formularioa bete edo nahi baduzu posta elektroniko bidez: info@sansebastianshops.com edo telefono bidez: 943 090938.
- Parte hartzea: DOAKOA
- Gabonetako erakusleiho lehiztzearen ohinarriak eransten dizkizugu.
ANIMATU eta hartu parte lehiaketan, eta agurtu dezagun urtea elkarrekin!