San Sebastian Shops-etik jakinarazten dizuegu, Donostiako Sustapenak antolatutako Gabonetako Online Azokan izena emateko epea zabaldu dela.
Opari denda, janari denda edo Gabonetako apaingarrien denda bat bazara, zure bezeroek % 30eko deskontua jasoko dute, Donostia Sustapenak ordainduko duena (20 euroko erosketa, gutxienez; 100 eurokoa, gehienez), eta Donostian bidalketa doan izango da.
Eman izena, gehienez zure 6-8 produktu gailenekin.
Izena emateko epea: abenduaren 9a baino lehen.
Heldu ahala hautatuko dira. Plaza mugatuak.
Azokako datak: 12/18 – 01/05