San Sebastián Shopsek ekimen bat antolatu du Comunícamelorekin batera, Gipuzkoako Merkataritza Federazioko Gipuzkoako Harakinen Elkartearekin, Bretxa merkatuetako eta San Martin merkatuetako handizkariekin elkarlanean.
Hain zuzen ere, Gipuzkoako II. HANBURGESA LEHIAKETA, maiatzaren 24tik ekainaren 2ra egingo den Donostia Burger Week 2019ren barruan.
Maiatzaren 28an, asteartean, 18:00etatik aurrera, Gipuzkoako II. Hanburgesa Lehiaketa egingo da Boulevardeko kioskoaren ondoan, hanburgesaren nazioarteko eguna aitzakia hartuta.
Parte-hartzea:
- Gipuzkoako harategiek parte hartu dezakete, baldin eta lantegia badute eta hanburgesen eskaintza etengabea egiten badute. Kalitatezko hanburgesa artisau onena aurkitu nahi da.
- Parte-hartzaile bakoitzak errezeta bakar batekin parte hartu ahal izango du. Guztira, hamar unitate berdin aurkeztu beharko ditu.
- Antolakuntzak epaimahai bat eratuko du. Gastronomiaren arloko izen handiko pertsonek osatuko dute, eta sukaldaritzako proposamenak baloratzeaz arduratuko dira.
- Parte-hartzea librea da, eta ez dago izena emateko gasturik.
Parte-hartzeari buruzko xehetasun gehiagorako, atxikita daude lehiaketan PARTE HARTZEKO OINARRIAK.
IZENA EMAN nahi baduzu, bete www.gipuzkoaburgerweek.com lehiaketaren webgune ofizialean dagoen formularioa, maiatzaren 18a baino lehen. Bestela, deitu 943 09 09 38 telefono-zenbakira edo idatzi mezu elektroniko bat info@sansebastianshops.com helbidera, gaian hau jarrita: GIPUZKOAKO II. HANBURGESA LEHIAKETA.