San Sebastian Shopsetik jakinarazten dizugu 10 gonbidapen bikoitz ditugula GK Green Fashion desfilerako. ‘GK Green Fashion’ desfilearen zortzigarren edizioa da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentuak Gipuzkoako Moda Sailarekin elkarlanean antolatua. Desfile hori azaroaren 25ean (larunbata) egingo da Naturklimaren egoitza berrian (Urepel kalea 2, Eskuzaitzetako industrialdea, Zubieta), 18:00etan.
Moda iraunkorreko zortzi euskal enpresak aurkeztuko dituzte denboraz kanpoko proposamenak: Naw, MOCLAN, Kotoi, AM Biko Studio, ELI-Two, Maider Alzaga, Giovanna Bittante eta Emaus Fundazioa. Ekonomia zirkularra, piezen berrerabilera, upcycling-a eta trazabilitatea lehenetsiko dira.
Eszenaratze ikusgarria, bertaratzen diren ikusleek sarrerako atea gurutzatzen dutenean aurkituko duten ezusteko handienetako bat, egungo egoera eta testuingurua natura oinarri nagusitzat hartuta irudikatuko ditu. Hondakinen eraldaketari eta lurralde osorako ehungintzaren arloko prebentzioko eta ekonomia zirkularreko ekimenen babesak dakarren aukerari buruz hausnartzea du helburu pasabide horrek.
Parte hartu nahi baduzu, bete ezazu jarraian uzten dugun galdetegia. Izena emateko epea ostegun honetan amaituko da, 12: 00etan edo gonbidapenak agortu arte.
Lekua: Naturklimaren egoitza (Urepel kalea 2, Eskuzaitzetako industrialdea, Zubieta).
Data: Azaroak 25 (larunbata)
Ordua: 18:00etan.
Ateen irekiera: 17:30ean.
Zure zain gaude!