GURE DONOSTIA
Badator egun handia. Datorren urtarrilaren 20an San Sebastian eguna ospatuko dugu eta gure jairik maiteenean parte hartu nahi dizuegu. Horregatik, San Sebastian Shopsetik, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin eta Udaleko Ekonomia eta Tokiko Enplegu zinegotzigoarekin elkarlanean, GURE DONOSTIA ekimena antolatu dugu.
Proposamena danborradako esaldi esanguratsuak zuen erakusleihoetan jartzea da. Danborradari lotutako esaldi ikonikoak aukeratuko dira, ospakizun honen espiritua eta tradizioa jasoko dutenak. Modu deigarrian inprimatutako esaldi horiek, erakusleihoetan jai-giroko apaingarri izateaz gain, donostiarren artean errekonozimendu eta pertenentzia zentzua ere sortuko dute, gainera, Euskaraldiaren edizio berri batekin batera, haren logoarekin lotutako kolore gehiago izango dituzue eskuragarri.
KONTUAN HARTZEKOAK
Parte hartu nahi duen saltokiak:
• Biniloa jarri ahal izateko erakusleihoan 0,7×0,5m inguruko espazioa eduki behar du.
• Espazio horretan ezin da beste binilorik jarri, esaldien biniloarekin gainjartzen denik.
• Atzeko planorik gabeko esaldiak direnez, ez lukete gainerako erakusleihoen ikuspegia kaltetuko.
• Binilo horiek danborrada baino egun batzuk lehenago jarriko lirateke. Saltokiak kendu dezake nahi duenean.
• Ekimena doakoa da, ez du inolako kosturik.
ZER EGIN BEHAR DUT PARTE HARTZEKO?
Parte hartzeko, izena emateko formularioan izena eman behar duzue urtarrilaren 10a baino lehen (egun hori barne ez). Ditugun biniloen kopurua mugatua da (150 unitate) eta inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira.
Ekimen honetan parte hartu ala ez, zuen dendak eta erakusleihoak apaindu eta girotzera animatu nahi zaituztegu.
Goza dezagun elkarrekin gure festaz! Gora Donostia!
Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan (943090938).