LORTU ZINEMALDIKO ZURE KARTELA
Jakinarazi nahi dizugu aurten ere Zinemaldiaren doako kartelak izango ditugula nahi duzuen merkatari guztientzat. Jasotzeko, gure bulegotik igaro besterik ez duzue egin behar, gaurtik aurrera, irailak 12.
ZINEMALDIKO ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA
Aurten Zinemaldiaren 73. edizioa ospatuko da eta Donostia Shopsetik, gure hiriko kaleak girotzeko asmoz eta merkataritzak kulturarekin duen konpromisoa berretsiz, ERAKUSLEIHO LEHIAKETA bat antolatuko dugu berriro!
SARIAK
Izena ematen duten lehen 50 saltokietarako, sarrera bikoitza dugu Zinemaldirako belodromoan (zuen erakusleihoaren argazkia bidali behar diguzue ezarritako epean).
Gainera, sari batzuk ditugu, eta ziur gaude asko gustatuko zaizkizuela. Hauek dira:
1. saria: 2 lagunentzako gosaria María Cristina hotelean.
2. saria: Talasoterapia La Perlan.
3. saria: Kroketxeko kroketa pack -a.
IZENA EMAN FORMULARIOAN!
NOLA PARTE HARTU
Izen-ematea IZENA EMATEKO FORMULARIOAREN bidez egingo da. Donostia hiriko merkataritza-jarduerarekin zerikusia duten merkataritza-establezimendu eta zerbitzu-establezimendu guztiek eman ahal izango dute izena. Izena emateko epea 2025eko irailaren 23an amaituko da. Izen-ematea doakoa da. Ondoren, erakusleihoko argazki bat bidali beharko duzu irailaren 24a baino lehen (egun hori barne) info@sansebastianshops.com helbidera.
Irabazleak epaimahai ofizial batek aukeratuko ditu, eta epaimahai horrek saria emango du 2025eko Zinemaldian..
Edozein argibide edo kontsultarako, jar zaitez gurekin harremanetan (943090938).
ANIMATU lehiaketa honetan parte hartzera eta goza dezagun gure Zinemaldiaz!