San Sebastián Shops-ek Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Turismo eta Kontsumo Sailarekin eta Gipuzkoa de Modarekin antolatu duen ekimen baten berri eman nahi dizugu. Euskadiko Modaren Aste garrantzitsuenaren, hau da «GdM San Sebastián Moda Festival» jaialdiaren, programazio zabalaren barruan antolatuko da; izan ere, horretan laguntzen dugu Donostiako merkataritzaren balioa nabarmentzeko. Ekintza hau, ekitaldi honetan antolatuko den lehen aldia izango da.
HIRIKO MODA-IBILTOKI bat izango da ZURRIOLAKO HONDARTZAN. Gehienez 12 saltokik hartu ahal izango dute parte, bereziki pertsonen ekipamenduaren arlokoek. Ehungintza-moda, oinetako, osagarri, bitxigintza, optika, eta abarren saltokiek 2019ko udaberri-udako bildumak aurkeztuko dituzte.
Parte hartzeko deialdia GROS, ALDE ZAHARRA ETA ERDIALDEKO saltokientzat izango da:
- NOIZ: MAIATZAK 5, igandea
- NON: Zurriolan (Kurtsaalaren aurrean)
- ORDUA: 19:00-20:00
Izena eman nahi izanez gero, bete INPRIMAKI hau, bidali mezu elektroniko bat (proyectos@sansebastianshops.
*Desfileko parte-hartzea izena emateko hurrenkeraren arabera erabakiko da. Eta euria egiten badu, desfilea maiatzak 12an antolatuko da, leku eta ordu berdinean*