San Sebastian Shopsetik jakinarazten dizugu Donostiako Sustapenak abian jarri duela Donostiako merkataritzarako hizkuntzen DOAKO Lanbide Heziketako Programaren 3. edizioa: Ingeles eta frantses ikastaroak 2024. urterako.
Ikastaro horiek programa praktikoak dira, bezeroarekiko komunikazioa errazteko eta bertako merkataritzan erosketa-esperientzia hobetzeko.
Programak honako hauek ditu:
TALDE-PRESTAKUNTZA
Ikastaroak: 2 ingelesez eta 2 frantsesez.
Parte-hartzaileak: gehienez 10 pertsona/ikastaro.
2024ko Urritik 2024ko Abendura.
Bide kalea 2. Donostiako Sustapenaren bulegoak.
ORDUTEGIA
Ordutegiak, egunak eta orduak finkatzeke daude, baina, printzipioz, behean adierazitakoak izango dira.
Frantsesa: astelehen eta asteazkenean.
- Hasierako maila: 13:30etik 15:00etara.
- Tarteko maila: 8:30etik 10:00etara.
Ingelesa: asteartea eta osteguna.
- Hasierako maila: 8:30etik 10:00etara.
- Tarteko maila: 13:30etik 15:00etara.
IZENA EMATEA
Izena emateko data Irailaren 25ean amaitzen da. Garrantzitsua da, izena emateko, aurreko edizioetan parte hartu ez duten interesdunek MAILA TESTA egin behar dute.
Taldeak antolatu ondoren, interesatuei parte-hartzea baieztatuko zaie.
Argibideren bat behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan (943090938).