24.000 bidaiari izan dira hilabete eta erdi eskasean, 2020an erregistratutakoen bikoitza, azken horrek zerbitzu-egun gehiago izan baitzituen.
Donostia erdialdearen eta Illunbeko disuasio-aparkalekuaren arteko autobus-zerbitzuak, San Sebastian Turismotik martxan jarria, arrakasta handia izan du aurten. 24.000 erabiltzaile baino gehiago igo dira doako busera, 2020an erregistratutakoen ia bikoitza.
Autobus anezkak Uztailaren erdialdetik abuztuaren 31ra arte funtzionatu du, hogei minuturo maiztasunarekin eta egunero batez beste 300 auto hiriko erdigunera sartzea saihestuz.
Aurten, batez beste, 595 bidaiari izan dira egunean; 2020an, berriz, 267.
Zerbitzuak San Sebastián Shops merkatarien elkartearen, Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailaren, Basquetourren eta Dbusen laguntza izan du.