San Sebastian Shops-etik jakinarazi nahi dizuegu Donostiako Sustapenak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak PREK 2020 programa barruan, sustatu berri duten diru-laguntza, hiriko txikizkako merkataritzaren sektoreko pertsona autonomoen eta ETEen lokalak eta lan egiteko moduak egokitzea hauen jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentze aldera, modu horretan COVID-19aren inpaktua ahalik eta gehien murrizteko asmoarekin.
DIRULAGUNTZA JASO AHALKO DUTEN GASTUAK:
1.-INBERTSIOAK, EKIPAMENDUEN EROSKETAK ETA HORIEK EGIKARITZEKO BEHARREZKO AZTERKETAK NEGOZIOAREN DIGITALIZAZIOA BURUTZEKO;
- Hardwarea, ekipamendu informatikoak, teknologikoak eta abar erostea.
- Softwarea, sistema eragileak, gailuen kontrolatzaileak, diagnostiko tresnak, zuzenketa tresnak, optimizazio tresnak, programazio tresnak eta abar erostea.
- Inbertsio hauek egiteko behar diren azterketak.
Diru-laguntza % 80koa, gehienez ere 3.000€-ra iritsi arte erakunde bakoitzeko.
2.-INBERTSIOAK, EKIPAMENDUEN EROSKETAK ETA HORIEK EGIKARITZEKO BEHARREZKO AZTERKETAK, INSTALAZIOAK COVID-19AREN ONDORIOZKO SEGURTASUN ETA OSASUN IRIZPIDE / PROTOKOLOEN ARAU BERRIETARA EGOKITU AHAL IZATEKO;
- Lokalak COVID-19aren osasun arauetara egokitu eta moldatzeko obrak.
- Osasun, prebentzio eta higiene neurriak hartzea ahalbidetzen duten ekipamenduen erosketa eta instalazioa, langileen zein bezeroen segurtasuna bermatze aldera (manparak, desinfekzio kabinak, plantxa desinfektatzaileak, gel desinfektatzailea banatzeko gailuak, etab.).
- Inbertsio hauek egiteko behar diren azterketak.
Diru-laguntza % 80koa, gehienez ere 1.000€-ra iritsi arte erakunde bakoitzeko.
ONARTUTAKO GASTUAK:
Diruz laguntzeko moduko gastuen justifikazio fakturak 2020ko martxoaren 14tik 2020ko abenduaren 31ra bitartekoak izan beharko dira.
ESKAERA EGITEKO EPEA:
Azaroaren 13tik 2020ko abenduaren 31a arte edo aurrekontua agortu arte.