San Sebastian Shopsetik, Eusko jaurlaritzak eta SPRI Taldeak sustatutako laguntza baten berri ematen dizuegu. Laguntza honen bidez, enpresei lagundu nahi zaie digitalizaziorako bidean, diagnostiko-proiektuetarako edo produktu, prozesu eta zerbitzuetan EIKTak ezartzeko. Industria Digitalaren laguntzen helburua, eraldaketa digitala, automazioa eta eraginkortasuna sustatzea da, euskal enpresen-sarean, teknologia aurreratuen ikuspegitik.
ERAKUNDE ONURADUNAK
Laguntza Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat duten pertsona fisiko eta juridikoei zuzenduta dago, sektore bereizketarik egin gabe.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK
Diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartuko dira EIKTak ezartzeko edo EIKTak ebaluatzeko eta hautatzeko honako diagnostiko proiektu hauek:
- Big data: sentsorika, zerbitizazioa, prozesuen automatizazioa, BIGDATA eta blockchain.
- Errealitate birtuala: errealitate birtuala, mistoa eta ikusmen artifiziala.
- Energia kudeaketa: energia-efizientzia eta deskarbonizazioa kudeatzeko tresnak.
- Biltegia kudeatzeko sistemak: inbentario eta hornikuntza-katea eraginkortasunez kudeatzeko.
- Merkataritza elektronikoko sistemak: erosketa elektronikoak, salmenta elektronikoak. Merkataritza elektronikoko sistema horiek entitate onuradunaren informazio-sistemekin integratuta egon beharko dute. Era berean, aholkularitza-proiektuak lagunduko dira, enpresa merkataritzaren plataformetan sartzeko.
- Instalazio ekoizpena: ekoizpena hobetu edo automatizatuko duten eta egoeraren analisia eta erabakiak hartzea erratuko duten EIKTak sartzeko proiektuak.
- Business Intelligence: business intelligence-ren txostenak bistaratzeko sistemak ezartzea eta sistema horiek datu-iturri desberdinekin integratzeko beharrezkoak diren lanak egitea.
- Enpresa-kudeaketa: ERP-ak, hornikuntza-katearen kudeaketa logistikoa SCM, mantentze-lan prebentiboa, mantentze-lanetarako laguntza teknikoa kudeatzeko sistemak (LTZ), administrazio eta kudeaketa-prozesuen automatizazioa.
- Bizi zikloa: Produktuaren bizi-zikloa kudeatzea (besteak beste, aplikazio hauek ezartzea: CAM CAE, PDM edo DMF).
- Bezeroen kudeaketa: CRM (Bezeroarekiko Harremanaren Kudeaketa) proiektuak ezartzea entitate onuradunean.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK
Diruz lagundu daitezkeen gastu edo inbertsiotzat joko dira aholkularitzakoak, ingeniaritzakoak, hardwarekoak eta softwarekoak.
Garrantzitsua: Nolanahi ere, aholkularitza edo ingeniaritza-gastuak diruz lagundu daitekeen proiektuaren oinarriaren %50 izango dira gutxienez.
SPRIn laguntza-eskabidea aurkezten denetik aurrera sortutako edo fakturatutako gastuak onartuko dira, proiektua gauzatzeko ezarritako epean. Epe hori ezin izango da 12 hilabetetik gorakoa izan. 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako gastuak onartuko dira, baldin eta laguntza argitaratu eta 2 hilabeteko epean aurkezten bada eskabidea.
LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Enpresa onuradun bakoitzeko urteko gehieneko dirulaguntza 23.000€-koa izango da.
Diruz lagun daitekeen kontzeptu bakoitzeko gehieneko dirulaguntza honako hau izango da:
- Hardwarea edo Softwarea: gehienez, 11.500 euro.
- Aholkularitza edo ingeniaritza-gastuak: gehienez, 23.000 euro.
Dirulaguntzaren ehunekoa honako hau izango da:
- Mikro eta Enpresa Txikia: % 50.
- Enpresa ertaina: % 35.
IZENA EMATEKO EPEA
Izena emateko epea 2024ko martxoaren 6an hasi eta 2024ko azaroaren 4an amaituko da.
Argibide eta kontsulta gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan (943090938).