San Sebastian Shopsetik jakinarazten dizugu Dendatu proiektuaren jarraipen gisa eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuarekin, Naturklima Fundazioarekin eta Gipuzkoa Merkatariekin lankidetzan, 2023an Donostiako saltokiekin batera lanean jarraituko dugula, zuen negozioetarako lehiakortasunean eta jasangarritasunean aurrera egiten jarrai dezazuen.
Horregatik, atsegin handiz gonbidatzen zaitugu urteko lehen jardunaldi honetara. Bertan, zure intereseko eduki hauek landuko ditugu:
1.- Ekonomia zirkularreko diru-laguntzen aurkezpena (Aldundiko Ingurumen Zuzendaritza)
2.- Diru-laguntzen kasu praktikoak, aurreko urteetan 2016-2022. (Aldundiko Ingurumen Zuzendaritza).
3.- Dendatu Buletinaren aurkezpena. (San Sebastian Shops/Naturklima/Gipuzkoa Merkatariak).
4.- Galderak eta argitalpenak.
Data: Urtarrilak 24 (asteartea).
Ordua: 14:00etatik 16:00etara.
Lekua: Santa Teresa komentua Alde Zaharrean (lunch txiki bat egongo da).
Eskertuko genizuke parte hartuko duzula baieztatzea formularioan sartuz. Zure zain gaude!
Argibide gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan (943090938).