San Sebastián Shops-etik jakinarazten dizuegu Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektoreko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko «Euskadi Bono-Comercio / Euskadi Bono Denda» programaren plataforma aktibatuta dagoela inskripzioak egiteko.
Gogorarazten dizugu «Euskadi bono-comercio / Euskadi bono-denda» horietako bakoitza 10 euroko deskontu-bonu bat izango dela, eta atxikitako establezimenduetan egiten den 30 euroko edo gehiagoko erosketan aplikatuko da. Gipuzkoa: 152.287 bonu izango ditu eskuragarri.
ATXIKITXEKO EPEA
Saltokiek gaurtik hasita (urriak 4) urriaren 17ra arte «Euskadi bono-comercio / Euskadi saltoki-bonua» programari atxikitzeko eskaera egin dezakete, hurrengo web orrialdean: www.euskadibonodenda.eus
DESKONTU-BONUAK TRUKATZEKO EPEA
Bi epe edo aldi ezarri dira deskontu-bonuak trukatzeko. Lehenengoa, 2021eko urriaren 27an hasi eta 2021eko abenduaren 5ean amaituko da, eta bigarrena, aldiz, 2022ko urtarrilaren 10ean hasi eta 2022ko martxoaren 31n amaituko da.