Duela mende bat baino gehiagotik New Yorken egiten ari den ekitaldi baten lekukoa hartuko du Donostiak.
Donostia beti egon da dotoreziarekin eta “Belle Epoque-arekin” lotuta. San Martin auzoa, bertako merkataritzari ikusgarritasun handiagoa emateko eta kapelaren kultura sustatzeko helburuarekin, datorren ekainaren 18an San Martin Auzoko Elkartearen eskutik Kapelaren Ibilbidea iritsiko da Donostiara.
Gertaera harrigarria, dibertigarria eta bitxia da, zure kapela gogokoena janztera eta giro paregabeaz gozatzera gonbidatzen dizuna, Donostiako udari ongietorria ematen zaion bitartean. Ibilaldi lasaia izango da lagunekin edo familian disfrutatzeko, non kapelak, txanoak, txapelak, zapiak edo burua estaltzen duen edozein tresna izango diren eguneko protagonistak.
Ekitaldia atzo aurkeztu zuten Londres Hotelean. Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako zuzendariaren hitzetan “merkataritza eta, bereziki, Donostiako merkataritza gure herri eta hirietako bizitzaren bihotza da. Bizi dugun eraldaketa sakonean lagundu behar diogun merkataritza-sektorea, etorkizunari begira, baina, batez ere, kontsumitzaile arduratsu gisa egiten dugun ekintza bakoitzetik”.
Bere aldetik, Iker Goiriak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismoko zuzendari nagusiak adierazi duenez, “esperientzia hau asmo-adierazpena da. Jarduera familiarra eta dibertigarria da, eta badirudi gelditzeko datorrela”.
Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko eta Merkataritzako zinegotzi Marisol Garmendiak nabarmendu du “kapela dotorezia eta nortasuneko jantzi bat dela, eta azken urteotan berpizten ari dela. Gero eta donostiar gehiagok erabiltzen dute kapela. Gure hiria beti nabarmendu izan da horregatik. Izan ere, gure denda historiko eta tradizionaletako bik, Leclercq-ek eta Ponsol-ek, tokiko merkataritzaren adierazgarri direnak, kapelak saltzen dituzte.”
Karmele Egues-ek, San Martín Auzoko Elkarteko lehendakariak aditzera eman du “Kapelaren Ibilbideak Ekainaren 18an egingo du bere lehen edizioa, eta espero dugu, bere izaera bakarragatik, ospea lortzen joatea datozen urteetan zehar”.
Mundu guztia gonbidatuta dago ekitaldi honetara. Jarduerak publiko orokorrari zuzenduta daude. Ez da beharrezkoa izena ematea, nahikoa da buruan apaingarriaren bat eramatea: kapela, burukoa, txapela,…zenbat eta dotoreagoa, ikusgarriagoa eta originalagoa hobe!
Elkargunea datorren igandean izango da, ekainaren 18an, 10:30etatik 11:30etara Miramar Jauregiko lorategietan.
Ibilaldia 12:00etan hasiko da badia osoa inguratuz Kontxako erlojuetara iritsi arte. Ondoren, San Martin auzoan sartuko da eta 14:30ak aldera Manterola kalean amaituko da.
Musika, umore ona, emanaldiak, dastatze gastronomikoak eta sorpresa izugarriak ez dira faltako.
Egunari amaiera emateko, arratsaldeko 18:00ak aldera klake emanaldia egongo da Londres Hotelaren inguruan. Arratsaldea zoragarria izango da, San Martin auzoa gainezka eta Kapelak nonahi daudela.
Ekintza hau San Martin Auzoa Elkartearen eta San Sebastian Shops, hiri-merkataritzako plataformen lankidetzari esker gauzatu ahal izan da, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Sailaren, Espainiako kapelagintza Elkartearen, Donostia Turismoaren eta Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziaren laguntzarekin.