San Sebastian Shopsetik Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak (Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia) sustatutako laguntza berri baten berri ematen dizugu.
Xedea:
Programaren helburua da azpiegiturak hodeira migratu nahi dituzten euskal enpresa guztiei laguntzea.
Onuradunak:
Edozein enpresa-jarduera egiten duten pertsona juridikoek jaso ahal izango dituzte laguntzak, enpresaren tamaina edozein dela ere. Hori guztia, baldin eta:
a) Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat izatea.
b) Euskadiko Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda badaude.
Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak:
Honako proiektu-mota hauek lagundu ahal izango dira diruz, hasi eta 12 hilabeteko epean egin beharko direnak:
- Cloud Estrategiako aholkularitza: tipologia honek kanpoko enpresa adituak eskatzailearen egoeraren diagnostikoa eta Cloud azpiegitura edo zerbitzuetan soluzioak inplementatzeko aholkularitza teknikoa egiten duen aholkularitzari lotutako gastuak baino ez ditu aurreikusten.
- Kokalekua: Hirugarrenen datu-zentro batean zerbitzariak eta beste hardware-ekipo batzuk ostatatzea.
- Hosting: enpresa batek espazioa eta baliabideak alokatzen ditu zerbitzuen hornitzaile baten jabetzakoak diren eta hark kudeatzen dituen azpiegitura teknologikoetan.
- IaaS (Infrastructure as a Service): Internet bidez baliabide informatiko birtualizatuak kontratatzea, biltegiratzea, sareak, prozesatzea eta beste zerbitzu batzuk (edukiontziak, adibidez) barne hartzen dituen zerbitzuen kontsumoa harpidetzeko eredu baten bidez.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
- Zerbitzuak edo azpiegitura Cloud inguruneetara migratzearekin hertsiki lotutako aholkularitza-, ingeniaritza-, hardware- eta software-gastuak.
- Softwareko eta hardwareko gastu errepikariak gehienez 12 hilabetez onartuko dira.
Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak:
- Aholkularitza eta/edo garapena: proiektua egiteko softwarea garatzeko edo aholkularitzako lanei dagozkien gastuak («pertsona-orduak»).
- Hardwarea eta/edo lizentziak: proiektua egiteko beharrezkoak diren hardware ekipamendua eta hodeiko lizentzia edo zerbitzuei lotutako kostuak diruz lagundu daitezke.
Dirulaguntzaren zenbatekoa:
Onartutako gastuen % 50eko dirulaguntza emango da, gehienez 50.000 eurokoa. Hau da, proiektu horietarako enpresaren guztizko gastuak ezingo dira 100.000 €baino handiagoak izan.
Aurkezteko epea:
Abuztuaren 29tik azaroaren 15era.