San Sebastian Shops-etik jakinarazi nahi dizuegu Donostiako Sustapenak sustatu berri dutela Hiriko Lanbiden enpleguko eskatzaile modura izen emanda dauden langabetuen laneratzea bultzatzeko diru-laguntza.
DIRULAGUNTZA JASO AHALKO DUTEN GASTUAK:
Gutxienez 3 hilabete eta 6 hilabete edo gehiagoko kontratazioak, lanaldiaren % 50eko gutxieneko lanaldiarekin.
- Gehieneko laguntza: 3.000€ lanaldi osoko 3 hilabeteko kontratuetarako.
- Gehieneko laguntza: 6.000€ lanaldi osoko 6 hilabete edo gehiagoko kontratuetarako.
- Zenbateko hauek 4.500€-tik 9.000€-ra bitartean handituko da, baldin eta kolektiboetako pertsonak kontratatzen badira: 55 urtetik gorakoak, 35 urtetik beherakoak, DSBE prestazioa jasotzen dutenak eta iraupen luzeko langabeak.
- Lanaldi partzialeko 3 eta 6 hilabete bitarteko kontratazioen kasuan, diru-laguntza (laguntzaren gehieneko muga) lanaldiaren eta denboraren araberakoa izango da, eta lanaldi hori ezin izango da % 50etik beherakoa izan.
- Laguntza guztiek % 10eko igoera izango dute kontratua emakume bati egiten bazaio.
- Gehienez ere 5 laguntza eman ahal izango dira onuradun bakoitzeko.
ONARTUTAKO GASTUAK:
2020ko uztailaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra arte hasitako kontratuak onartuko dira.
ESKAERA EGITEKO EPEA:
Abenduaren 15etik 2021ko urtarrilaren 31a arte edo aurrekontua agortu arte.