San Sebastian Shopsetik jakinarazi nahi dizuegu Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailak MerkaEkin laguntzarako deialdia ireki duela, hirian merkataritza-ekintzailetza bultzatzeko.
XEDEA
Merkataritza-sektorean proiektu bideragarri eta sendoak bultzatzea, bai negozioak martxan jartzeko, sendotzeko edo hazteko.
Deialdia bi programa nagusitan egituratzen da:
1. Aholkularitza espezializatua (Merkataritza-Ekintzaile Aholkularitza)
2. Zuzeneko laguntza ekonomikoa (Merkataritza-Ekintzaile Dirulaguntzak)
Programa bakoitzak hiru lerro ditu:
• Abiatu: negozio berri bat abian jartzeko.
• Sendotu: lehendik dauden negozioak sendotzeko.
• Hazi: finkatutako negozioen hazkunderako eta dibertsifikaziorako.
ONURADUNAK
• Euskadin erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsona fisikoak.
• Autonomoak, sozietate zibilak, ondasun-erkidegoak, mikro eta Euskadin jarduera duten edo aurreikusita dauden enpresa txikiak.
• Talde sustatzaileak (nortasun juridikorik gabeko pertsona fisikoen elkarteak).
Laguntza jaso dezaketen JEZak:
a) 64. multzoa (646.3, 646.4, 646.5, 646.6 eta 647.5 taldeak izan ezik).
b) 65. multzoa (654. eta 655. taldeak izan ezik).
c) 662 taldea.
d) 691 taldea.
e) 97. multzoa (974 eta 979 taldeak izan ezik).
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK
AHOLKULARITZA ESPEZIALIZATUA
• Abiatu: Negozio komertzial bat abian jartzeko aholkularitza, Negozio Plan bat egiteko, haren garapenean laguntzeko eta horren jarraipena egiteko dirulaguntzak ematen ditu.
• Sendotu: Merkataritza-negozioa sendotzeko fasean aholkularitza ematen du, Kontsolidazio Plan bat egiteko eta haren garapenean eta jarraipenean laguntzeko.
• Hazi: Diruz laguntzen ditu negozioaren hazkunde-faseko aholkularitza, Hazkunde Plan bat egitea, haren garapenean eta jarraipenean laguntzea.
ZUZENEKO LAGUNTZA EKONOMIKOA
Programa honetan sartzeko, eskatzaileek «Merkataritza-Ekintzaile Aholkularitza» laguntza-programaren lerro bereko aholkularitza (ABIATU, SENDOTU edo HAZI) beteta izan beharko dute eskabidea egin aurreko bi urteetan.
Merkatu-prezioei lotutako inbertsioak, gutxienez 500 euro (BEZik gabe) gainditzen dutenak, eta guztizko batura gutxienez 5.000 eurora (BEZik gabe) iristen direnak. Diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa 25.000 eurokoa da.
Kaleen oinean dauden merkataritza-lokalen berrikuntzei lotutako gastuen kasuan, alta eman aurretik markatutako 2 hilabeteak baino lehenagokoak izan daitezke.
Honako kontzeptu hauek lagunduko dira diruz:
a) Inbertsioak merkataritza-lokalean, instalazio teknikoetan eta biltegietan
b) Altzarietako inbertsioak.
c) Inbertsioak makineria espezializatuan: produkziorako edo zerbitzurako beharrezko makineria.
d) Teknologiako inbertsioak.
e) Ibilgailuak erosteko inbertsioak.
f) Eskualdatze-eskubideak.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Onartutako zenbatekoen (gastuak edo inbertsioak) % 80 lagunduko da diruz:
ESKAERA EGITEKO EPEA
Oinarrien Dagoeneko egin daitezke eskaerak eta epea irailaren 30ean amaituko da.
Gauzatzeko epea 2025eko uztailaren 9tik 2026ko apirilaren 30era artekoa izango da, biak barne.
Tramitazioan interesa baduzu, doan lagunduko dizugu, edo argibide edo kontsulta gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan (943090938) edo info@sansebastianshops.com.