San Sebastian Shopsetik Merkaioaren edizio berri batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren, Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren eta Hegian, Egiako Merkatarien elkartearen laguntzarekin antolatu dugun Hiri Azoka ekimena.
ZER DA?
Uztailaren 22an, larunbata, 11:00tatik 19:30tara, Blas de Otero plazan hainbat saltoki jarriko dira, nahi duen orok bere produktuak eskaini diezazkien herritarrei eta bisitariei. Merkatua girotuta egongo da hainbat jarduerekin eta musikarekin.
Guk produktuak erakusteko mahai bat emango dugu, baita mahai-zapi bat eta zure denda identifikatzeko kartel bat ere.
Jarduera doakoa da eta San Sebastian Shopsetik merkataritza-postuetarako beharrezko altzariak eta materiala emango dizkizuegu.
Parte hartu nahi baduzu, uztailaren 18a baino lehen. hurrengo formularioa bete. Plazak mugatuak dira eta izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira.
Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan (943090938).