Grosen egingo den ekimen dinamizatzaile berria aurkezten dizuegu.
- Colectiva Kalea ekimenak, kaleko emanaldi eta ikuskizunekin, merkataritzaren, musikaren, artearen eta kulturaren artean sinergiak bilatzen ditu.
- Urriaren 15ean, larunbata, Gaartxotek eta Osa Mujikaren koreografiek ikuskizun garaikide, intimo eta ederra eskainiko dute.
Donostiako merkataritzak eta bertako artistek bat egin dute Gros auzoan dinamizazio jarduera bat sortzeko. Kaleko emanaldi eta ikuskizunei esker, musikaren, artearen eta kulturaren arteko sinergiak bilatzen dituzte.
Colectiva Kalea biltzeko, elkartzeko eta partekatzeko ekimena da. Donostiako herritarren eta haien kaleen arteko, eta, zehazki, bertako merkataritzarekiko hurbilketa bat. Tokiko kulturaren eta artearen bitartez, kalean hainbat ekintza artistiko garatuko dira gure kultur sareko sortzaile profesionalekin, beren diziplina ezberdinetan ibilbide sendoak dituzten artistekin.
Lankidetza publiko-pribatuko proiektu pilotu bat da, eta, lehenik eta behin, Gros auzoko Kale Berriaren eta Kolon pasealekuaren artean garatuko da. Donostiako tokiko artistak eta sortzaileak beren proposamenak garatu ahal izateko laguntza behar dute. Bestalde, tokiko merkataritza auzoak eta kaleak girotzen eta dinamizatzen ahalegintzen ari da beti. Batasun horretatik sinergiak sortuko dituzten proiektuak garatzeko eta sortzeko beharra sortu da.
Marisol Garmendia Donostiako Udaleko Ekonomia eta Merkataritza Bultzatzeko zinegotziak adierazi duenez, “oso positiboak dira merkataritza, artea eta tokiko kultura auzo-ingurune batera hurbiltzeko dinamika horiek, hiriko beste eremu batzuetarako erreferente izan baitaitezke. Kalea dinamizatu nahi dugu, bizitasunez bete ekintza artistikoen bidez, eta Merkataritza auzoko bizitzaren eragile nabarmena dela erakutsi. Donostiarrok hurbilen dugun merkataritza biziki estimatu behar dugu, gizarte eta auzo harremanak egituratzen dituena eta hiriaren garapenean garrantzi handia duena baita”.
San Sebastian Shopseko, Iñigo Garcíak gerenteak, “Colectiva Kalean bezalako ekintzek, auzoetako tokiko merkataritza dinamizatzen eta sustatzen laguntzen dute. Gure saltokietan kontsumitzeak dakartzan onurak herritarrei jakinarazten dizkie. Gure merkataritzaren aldeko apustua da, hurbiltasuna eta kalitatezko produktu paregabeak ezaugarri bezala dituenak” adierazi du.
Ekintza Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren (Donostiako Sustapenaren bitartez), Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren, San Sebastian Shopsen (hiriko Merkataritza plataforma) eta Gros auzoko saltokien (hala nola Arteuparte, Miner edo Azala) lankidetzaren bidez garatu da.
Jardueren agenda honako hau izango da:
Larunbata, urriak 15 [19:00h]
GHAU · GAARTXOT UNSAIN + OSA MUJIKA
Larunbata abenduak 17 [Egun osoa]
MERCADODE NAVIDAD· MINER/ AZALA/ ARTEUPARTE
Larunbata otsailak 11 [19:00h]
MARÍA BERASARTE · JAIME DE LOSRÍOS
Larunbata apirilak 29 [19:00h]
KATAK · ARTISTA GRAFIKO GONBIDATUA