Donostia Shopsetik jakinarazi nahi dizuegu, hainbat saltokik segurtasun-eza areagotzeari buruz adierazi zeniguten kezkei erantzunez, jakinarazi nahi dizuegu, Donostiako Udaleko Segurtasun Zinegotzigoarekin bilera batzuk egin ondoren, Udaltzaingoak segurtasun-dispositibo berezia egingo duela gabonetan, merkataritza-guneetan duen presentzia areagotuz.
Era berean, jakinarazi nahi dizuegu Udaltzaingoak salaketen online kanal bat duela, edozein gailu mugikorretatik delituaren berri modu eroso eta seguruan eman ahal izateko, ertzain-etxera joan beharrik gabe. B@KQ ziurtagiri digitala eskuratuz gero, udalaren www.donostia.eus webgunetik edo Donostia Eskura APPtik sar daiteke izapide horretara.
Albisterako esteka Udalaren webgunean uzten dizuegu.
Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan (943090938).